ABENDUAK 5: LURZORUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

ABENDUAK 5: LURZORUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Urtero bezala abenduaren 5ean Lurzoruaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Getxoko Ingurumen Aretotik egunarekin bat egin nahi izan dugu Baliabideen Zentroko gaiarekin lotuta dauden hainbat ikasketa ezagutzera emanez, adibidez, “Euskadiko mineralen gida”  lana.

Horrez gain bihar (abenduak 6) txiki tailer bat antolatu dugu Lurzoruaren maketak egiteko.

Dokumentu hauek kontsultatu nahi badituzu,  botaiozu begirada bat gure katalogoari gure webgunean www.ingurumenaretoagetxo.eus edo Getxoko Ingurumen Aretoko Baliabideen Zentrotik pasa zaitez. Astean zeharreko ordutegia: 10:00etatik 14:30etara eta 15:30etatik 17:30etara. Asteburuetan 10:00etatik 14:00etara. Itxaron zaituztegu!

Share