Loading Events
  • This event has passed.

ALTXORRAREN BILA

“Altxorraren bila” familiei, lagun taldeei eta publiko orokorrari zuzendutako jarduera da. Parte hartzen
duen talde bakoitzak koordenatu batzuk dituen mapa bat jasoko du, Bolueko hezeguneko puntu
adierazgarrienei dagozkienak. Koordenatuak Google Maps-en sartuta (Interneterako konexioa duen
gailu mugikor bat behar da), GPSak hezeguneko “altxor” bakoitzera eramango gaitu. Bertan, inguruan
dauzkagun elementuak apuntatu beharko ditugu, edo argazkiak atera, koordenatu bakoitza zein
elementuri dagokion gogoratzeko; izan ere, jardueraren amaieran (koordenatu guztiak aurkitu
direnean), koordenatu bakoitza dagokion elementuarekin erlazionatzeko on-line joko sinple bat
proposatuko zaizue. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena
jasotzea.

Gomendatutako gutxieneko adina: 8 urte

Data

April 10

Ordua

10:00 am - 2:00 pm

Kokapena

Bolue

Antolatzailea

Aula de Getxo
Telefonoa
688 88 35 96
Email
info@ingurumenaretoagetxo.eus
Web-gunea
http://www.ingurumenaretoagetxo.eus
ERREGISTRATU

Partekatu gertaera hau