Loading Events

EKINTZA AUTOGIDATUAK: INGURUKO TXIMELETAK

Adin desberdinetara egokitutako jarduera da – 6 urtetik aurrerantz -, eta helburu nagusia gure inguruko tximeleta-espezie batzuk ezagutzea da. Beste helburu bat espezie horiekin lotutako alderdi biologikoak eta horiei eragiten dieten ingurumen-arazo batzuk ezagutzea da. Jarduera Tximeleten Oasian egingo da, Ingurumen Aretoan (Horregatik, Aretoa irekita dagoenean egin behar da).

Bideo bat ikusi ondoren (bisita egin aurretik bidal daitekeena), parte hartzen duten taldeak Oasian bertan behaketak egin ahal izango dituzte. Horretarako, aldez aurretik bidaliko diren identifikazio-fitxak eta Natusfera plataforma erabiliko dira. Plataforma horretara sartzeko QR kodea erabil daiteke, Tximeleten Oasi berean kokatuta dagoena.

Identifikazioa errazteko fitxak (helduentzat zein txikientzat) inskripzioa egin ondoren bidaliko dira. Txikien kasuan, gainera, denbora-pasa batzuk bidaliko dira gaia bisitaren aurretik lantzeko.

Parte-hartzaileak helduak direnean Interneterako konexioa duen gailu mugikor bat ekarri behar da Natusfera plataforman sartu ahal izateko. Txikien kasuan, beharrezkoa da arkatza eta koloretako margoak ekartzea fitxak koloreztatzeko, bisitaren aurretik inprimatu behar direnak.

Data

Hasiera
July 1 @ 10:00 am
Amaiera
July 31 @ 5:00 pm

Kokapena

Aula Ambiental de Getxo
Barrio Larrañazubi, 12. B
Getxo, Bizkaia 48992 España

Telefonoa

688 88 35 96

Antolatzailea

Aula de Getxo
Telefonoa
688 88 35 96
Email
info@ingurumenaretoagetxo.eus
Web-gunea
http://www.ingurumenaretoagetxo.eus
ERREGISTRATU

Partekatu gertaera hau