Loading Events

EKINTZA AUTOGIDATUAK: TXIKI ESPLORATZAILEAK

Jarduera honetan, txikienek (3 urtetik aurrera) Ingurumen Aretoko inguru naturala ezagutu dezakete, zentzumenen eta esperimentazioaren bidez.

Horretarako, Ingurumen Aretoko inguruan (beraz Aretoa irekita dagoenean egin behar da) zenbait geldialdi egitea planteatzen da, eta hauetan ingurumenarekin lotutako hainbat gai landuko dira. Geldialdiak baratzean, hildako enbor batean, tximeleten oasian eta Arboretumean egiten dira, dinamika ezberdinak burutuz.

Izena ematean, hainbat fitxa bidaliko dira. Fitxa horiek formatu digitalean eraman daitezke jarduera egiten den egunean (ez da beharrezkoa inprimatzea). Azalpen-fitxez gain, beharrezkoa da arkatza eta koloretako margoak, zuhaitz baten azala kalkatzeko klariona eta marraztu ahal izateko koaderno edo folioak eramatea.

Data

Hasiera
July 1 @ 10:00 am
Amaiera
July 31 @ 5:30 pm

Kokapena

Aula Ambiental de Getxo
Barrio Larrañazubi, 12. B
Getxo, Bizkaia 48992 España

Telefonoa

688 88 35 96

Antolatzailea

Aula de Getxo
Telefonoa
688 88 35 96
Email
info@ingurumenaretoagetxo.eus
Web-gunea
http://www.ingurumenaretoagetxo.eus
ERREGISTRATU

Partekatu gertaera hau