Loading Events
Find Events

Event Views Navigation

Upcoming Events

Events List Navigation

September 2020

ALDI-BATERAKO ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA: BOLUEKO HARANA ETA HEZEGUNEA, IRUDIZ BETERIKO ISTORIOA.

Hainbat argazki, ikus-entzunezko eta filmen proiekzioz osatutako erakusketa da, Bolueko bailara eta hezegunearen eta Larrañazubi auzoaren alderdi historiko eta ingurumenekoak jorratzen dituena. Besteak beste, aireko hainbat irudiren bidez, Fadureta izeneko eremu zaharraren bilakaera ikusi ahal izango da, haren historia eta biodibertsitatea hobeto ezagutu ahal izango da tranpa-argazki irudien bidez eta errota-industriarekin lotutako alderdi historikoak aurkitu ahal izango dira. Urtarrilaren 11ra arte egongo da ikusgai.

Find out more »
20September
Aula Ambiental de Getxo, Barrio Larrañazubi, 12. B
Getxo, Bizkaia 48992 España
ERREGISTRATU
November 2020

BOLUE, NATUR GELA (BOLUETIK IBILBIDE GIDATUA)

6 urtetik aurrerako guztiei zuzendutako ibilbide gidatua da. Bolueko hezegunean, duela hamarkada batzuetatik hona, Getxoko hainbat hezkuntza-programa, sentsibilizazio-kanpaina, ingurumen-proiektu eta abar egiten dira. Horrez gain ekosistema horren inguruan azken urteotan argitaratu diren hainbat azterlan, inbentario eta lan egiten dira. Ibilbide horren eskutik hezegunearen hainbat alderdi ezagutuko dira, Bolue ingurumen-hezkuntzako lekutzat hartuta, hots, “Natura Gela”tzat. Geltokietan, txikienek Ingurumen Aretoko hezkuntza-programako jarduerak eta jolasak egin ahal izango dituzte. Ordutegia: 11:00etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.

Find out more »
28November
ERREGISTRATU

TXIKI TAILERRA: EGIN EZAZU ZURE PUXTARRIEN LABIRINTOA

6 urtetik gorako txikiei zuzendutako tailerra da. Honetan umeek hainbat gauza berrerabili egingo dituzte puxtarrien labirintoak sortzeko. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik-11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Aldez aurretik izena eman behar da eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.

Find out more »
29November
Aula Ambiental de Getxo, Barrio Larrañazubi, 12. B
Getxo, Bizkaia 48992 España
ERREGISTRATU
+ Export Events