ALDI BATERAKO ERAKUSKETA BERRIA: BOLUEKO HARANA ETA HEZEGUNEA, IRUDIZ BETERIKO ISTORIOA

ALDI BATERAKO ERAKUSKETA BERRIA: BOLUEKO HARANA ETA HEZEGUNEA, IRUDIZ BETERIKO ISTORIOA

Bolue arana eta hezegunea, irudiz osatutako istorioa

Bolueko arana eta hezegunearen historiarekin, biodibertsitatearekin, bilakaerarekin eta kontserbazio-egoerarekin lotutako hainbat alderdi jorratzen dituzten hainbat argazki eta ikus-entzunezkok osatutako aldi baterako erakusketa berri bat da. Horien bidez, alderdi historikoak – errota industriaren iragana, adibidez-, biodibertsitatearekin lotutako beste alderdi batzuk eta azken hamarkadetan Bolueko hezegunean egindako udal-jarduera batzuk ezagutaraziko dira. Horretarako, argazki zaharrez gain (kasu batzuetan inguruko bizilagunek utzi dituzte, eta eskerrak eman nahi dizkiegu erakutsi duten jarrera eta laguntzagatik), hainbat animalien bideoak -2020. urtean fototranpeo kamerekin lortutakoak- eta 1997an hezegunea zaharberritzeko egindako lanen irudiak dituzten gardenkiak ikusi ahal izango dira. Era berean, inguru horretan egindako hainbat lan, azterlan eta inbentario kontsultatu ahal izango dira, bai eta 40eko hamarkadatik jasotako eremuetako irudi-bilduma bat ere, agian pertsona batzuentzat hain ezaguna ez den Getxoko txoko hau hobeto ezagutzen lagunduko digutenak. Irailaren 20tik urtarrilaren 7ra.

Share

Recommended Posts