BAGAUDE MARTXAN!

BAGAUDE MARTXAN!

Ikasturte berri honetan Ingurumen Aretoak hezkuntza programa berria eskaintzen du. Esteka honetan gure liburuxka ikusgai dago, eta honetan hezkuntza eskaintza osoa kontsulta dezakezue. Ikastetxe bat bazara eta Ingurumen Aretora etorri nahi baduzue jarri kontaktuan gurekin 688 88 35 96 telefonoan edo info@ingurumenaretoagetxo.eus helbide elektronikoren bidez.

Beste alde batetik, gure “Ziribirika” Tximeleten Oasiaren inaugurazioa aprobetxatuz, hemendik gutxira asteburuetako ekintza berria eskainiko dugu. Honetan gure inguruko tximeletak hobeto ezagutu ahal izango ditugu, eta intsektu hauen inguruan dagoen ingurumen arazoa. Beraz, oso adi egon eta kontsultatu gure programazioa!

Share