BIZIKLETAREN NAZIOARTEKO EGUNA

BIZIKLETAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Urtero bezala ekainaren 3an Bizikletaren Nazioarteko Eguna ospatu zen. Getxoko Ingurumen Aretotik egunarekin bat egin nahi izan dugu, eta horregatik gaiarekin lotutako hainbat ekintza aurrera eraman dugu asteburu honetan.

Adibidez pasa den igandean bizikleta bat egiteko txiki tailerrak antolatu genituen. Honetan partaideek jostailuzko bizikleta bat egin ahal izan zuten, hainbat gauza berrerabiliz. Horrez gain, egun berean, Ingurumen Aretora bizikletaz etorri zirenei haimaketakoa doakoa eskaini zitzaien.

Hori guztia izango balitz ez bezala, gure Baliabide Zentroan gaiarekin lotutako hainbat lan ezagutzera eman nahi da. Adibide bat Getxoko Hiri Mugikortasun Iraunkorrerako Plana 2017-2030 da.

Horrelako jardueretan parte hartzea gustatuko balitzaizuke edo dokumentu hauek kontsultatu nahi badituzu,  botaiozu begirada bat gure katalogoari edo gure programazioari www.ingurumenaretoagetxo.eus webgunean edo deitu 688 88 35 96 telefonoari. Itxaron zaituztegu!

Share