ERAKUSKETAK


ERAKUSKETA IRAUNKORRA

Getxoko Ingurumen Aretoko erakusketa iraunkorrak udalerriko alderdi desberdinen inguruko informazioa biltzen du, herrigunearen ingurumen arazoak barne: hondakinak, mugikortasuna, energia, kontsumo iraunkorra…

Horretaz gain, erakusketa honetan azaldutako informazioa modu interaktibo batean osatzen da Tablet batzuen bitartez.


HELBIDEA

Larrañazubi auzoa, 12. B
48992 Getxo (Bizkaia)

ORDUTEGIA

Astelehenetik ostiralera: 10:00-etatik 14:00-tara eta 15:30-tatik 17:30-tara.
Asteburu eta jaiegunak: 10:00-etatik 14:00-tara.
Abuztuan itxita.




ORAINGO ALDI BATERAKO ERAKUSKETA

José Ignacio Loboren argazkiek balio argigarria dute, baina horrez gain, gizakiak bere pertsonalitate fisiko eta psikikoaren aurrean duen jarrera eta gizakiaren hobetze guraria erakusten digute, baina hobetze gurari horretan ez da beharrezkoa beste baten aurkako lehia, borondatearen bidez norbere mugak gainditzea baizik. Lobok ez dizkigu jokoak erakusten, jokalariak baino. Urtarrilaren 7ra arte.


INFORMAZIO GEHIAGO



AURREKO ALDI BATERAKO ERAKUSKETA

Argazki erakusketa mikologiko honetan, Getxoko Basozaleak elkartearen eskutik, gure inguruko onddo eta perretxikoen hainbat argazki daude ikusgai. Satan onddoa, urbeltza, lanperna etab. izango dira erakusten diren argazkietako protagonistak. Irailaren 30era arte Getxoko Ingurumen Aretoan.


INFORMAZIO GEHIAGO