INGURUMEN ARETOKO EKINTZA BERRIAK: “HARITZ ETA BERA LAGUNAK” ETA “INGURUKO TXIMELETAK”

INGURUMEN ARETOKO EKINTZA BERRIAK: "HARITZ ETA BERA LAGUNAK" ETA "INGURUKO TXIMELETAK"

Azaro honetan ekintza autogidatu berriak inauguratu ditugu.

Alde batetik pasa den astean “Haritz eta bere lagunak” ekintza eskaini zen, 6-14 urte bitarteko umeei zuzenduta dagoena. Jarduera honen hasieran, bideo labur batean, Haritz zuhaitz zaharrak basoei buruz hitz eginten du eta bere lagunak ezagutzera animatzen ditu parte hartzaileak. Ondoren, zuhaitzen hostoei eta beste ezaugarri batzuei buruzko pistak ematen dira eta parte hartzaileek Ingurumen Areto inguruan dagoen Arboretumean espezie hauek aurkitu behar dituzte.

Beste alde batetik azaroaren 9an “Inguruko Tximeletak” jarduera inauguratuko da. Ekintza berri honek gure inguruan aurkitzen diren tximeleta desberdinak ezagutzen laguntzea bilatzen du. Modu autogidatuan, eta adin desberdinetako pertsonentzako moldatutako materialak erabiliz, Tximeleten oasiaren inguruan aurkitzen diren espezie desberdinak identifikatzen ikasiko dute parte hartzaileek. “Euskadiko Eguneko Tximeletak” gidaliburua ere eskainiko da identifikazioan laguntzeko.

Itxaron zaituztegu!

Share