INGURUMENAREN NAZIOARTEKO EGUNA

INGURUMENAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Urtero bezala ekainaren 5an Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Getxoko Ingurumen Aretotik egunarekin bat egin nahi izan dugu, eta horregatik gaiarekin lotutako hainbat ekintza aurrera eramango dugu aste eta asteburu honetan.

Adibidez, aste honetan zehar, plastikoen garbiketa antolatu da Getxoko ikastetxe desberdinetako ingurunetik.  Eskolako Agenda 21eko aurtengo gaia ura eta ibaiekin erlazionatuta egon  denez, ikasleek plastikoaren kontsumoa murriztea eta gure ingurunea garbi mantentzea oso garrantzitsua dela argi ikusi dute. Hori dela eta, Agenda 21eko konpromisoaren bat hauxe izan da, garbiketa bat antolatzea eskoletako ingurunetatik.

Larunbatean Escape Room-a antolatu dugu, ingurumenarekin lotutako lehenengoa dena.  Ekintza hau oso arraskatsua izan da inauguratu zenetik eta talde askok parte hartu dute, ekintza oso ondo baloratuta izanez .

Hori guztia izango balitz ez bezala, igandean “Bolueko esploratzaileak” berezia antolatu dugu. Oraingo honetan ekintza gidatua izango da eta Ingurumen Aretoko hezitzaile batek dinamizatuko du. Aldi berean, Bolueko “diagnostikoa” aurrera eramaten den bitartean, hezegunetik garbiketa bat egingo da, Ingurumena guztion ardura baita.

Horrez gain gure baliabide zentroko hainbat lan ezagutzera eman nahi izan da, ingurumenarekin lotuta daudenak. Esate baterako  “Estudio de la realidad ambiental del municipio de Getxo (1. eta 2. zatiak)” kontsultatu daitezke.

Horrelako jardueretan parte hartzea gustatuko balitzaizuke edo dokumentu hauek kontsultatu nahi baduzu,  botaiozu begirada bat gure katalogoari edo gure programazioari www.ingurumenaretoagetxo.eus webgunean edo deitu 688 88 35 96 telefonoari. Itxaron zaituztegu!

Share