MARTXAN GAUDE BERRIRO! EKINTZA AUTOGIDATUAK

MARTXAN GAUDE BERRIRO! EKINTZA AUTOGIDATUAK

Martxan gaude berriro!

Ekainetik aurrera, Ingurumen Aretoak berriro irekiko ditu ateak. Egoera berrira egokitu gara, jarduera ugari modu seguruan (eta beti bezala dibertigarrian) eskaintzeko, ingurumenarekiko sentsibilizazioa eta gure ingurunearen garapen iraunkorra funtsezko helburutzat hartuta.

Horregatik, ekainetik aurrera, publiko guztiei egokitutako programa bat eskainiko da, talde txikientzako ibilbide gidatuekin eta eguneroko jarduera autogidatuekin. Horien bidez, gure udalerriko hainbat alderdi natural hobeto ezagutu ahal izango ditugu.

Ekintza bakoitzari buruz informazio gehiago behar baduzu egin KLIK ekintzaren gainean:

Kasu guztietan, aldez aurretik izena eman behar da eta Ingurumen Aretoaren baieztapena jaso behar da.

Zuen zain gaude!

Share