ESKOLEN ARTEKO FOROA

ESKOLEN ARTEKO FOROA

Urtero bezala, Eskolako Agenda 2030 programan parte hartzen duten ikasleak Eskolen Arteko Foroa ospatzeko bildu dira, kasu honetan Fadurako kiroldegian.
Foro honen helburua ikasle guztien artean ekainaren 2an udaletxean aurkeztuko diren konpromiso eta proposamenen zerrenda adostea da. Konpromiso eta proposamen horiek aurtengo lan-gaiaren inguruan ikasturte osoan egindako lanaren emaitza izan dira: 11. GIH-a, Hiri eta komunitate jasangarriak.
Aurten ikasleek hartzen dituzten konpromisoetako batzuk eskolan fruta-arbolak jartzea dira, animalia gehiago erakartzeko eta, horrela, biodibertsitatea bultzatzeko edo eskolara ekologikoki joatea (oinez, bizikletaz, garraio publikoan, etab.).

Udalari egindako proposamenen artean, besteak beste, parke eta berdeguneetako belarra altuago uztea aipatu dute (ez moztea hainbestetan), babesleku gisa balio dezan eta animaliak erakartzen dituzten lore gehiago egon daitezen, edo parkeetan aisialdirako guneak edo gune espezifikoak eraiki daitezen, nerabeak lasai egon daitezen (estalitako eremuak, hitz egin ahal izateko banku kontrajarriak, etab.).

Lan bikaina talde! Ekainaren 2an gainerako konpromiso eta proposamenak ezagutuko ditugu.

Share