Getxoko ikasleak hasi dira Eskolako Agenda 2030 programaren udal diagnostikoekin!

Eskolako Agenda 2030 programan parte hartzen duten 12 ikastetxeetako ikasleak gaur hasi dira (euria eta eguraldi txarra gorabehera) 11. GJH-aren (hiri eta komunitate iraunkorrak) inguruko udal diagnostikoak egiten, oraingo honetan mugikortasun jasangarriaren ikuspegitik.
Horregatik, gaurtik martxoaren 1era bitartean, ehunka ikaslek udalerriko kaleak zeharkatuko dituzte inkestak, oharrak, mapen azterketak eta abar egiteko, hobetzeko proposamen batzuk egiteko eta ekintza eraldatzaile batzuk zehazteko. Horren guztiaren helburua da gure udalerriko mugikortasun jasangarriaren gaia hobetzea, iraunkortasunaren, irisgarritasunaren, inklusibitatearen eta abarren ikuspegitik. Maiatzean emaitzak ezagutuko ditugu.
Animo guztioi!
Recommended Posts

MIKROKONTAKIZUNEN LEHIAKETA: AMA LURRAREN EGUNA
March 24, 2023

ESKOLAKO AGENDA 2030EKO ESKOLEN ARTEKO FOROA
March 23, 2023

IBAIEN ALDEKO NAZIOARTEKO EKINTZA EGUNA
March 14, 2023