GETXOKO IKASTETXEEN BERRIAK

GETXOKO IKASTETXEEN BERRIAK

Algortako Trinitarias ikastetxeak Iberoamerikako “GJHak ikastetxeetan” lehiaketan parte hartu du berriki. Zentro honetan iraunkortasunaren eta garapen eko-sozialaren alde egindako ahaleginari esker, Trinitarias lehiaketaren lehenengo 20 postuen artean kokatu dira. Udaletik eskerrak eman nahi dizkiogu Trinitarias ikastetxeko hezkuntza komunitate osoari azken urteotan iraunkortasunaren eta ingurumenaren alde egindako lanagatik.

Jakina, egindako lanagatik ikastetxeko ikasleak zoriontzeaz gain, bereziki zoriondu nahi dugu Iñigo, ikastetxeko irakaslea, Eskolako Agenda 2030aren koordinatzailea eta Getxoko Tokiko Ingurumen Foroko kidea, urte hauetan udalerriaren iraunkortasunaren alde egindako lanagatik.

Ekitaldi honi buruzko informazio gehiago TRINITARIASen BLOGEAN kontsulta dezakezu.

Share

Recommended Posts