Hezeguneen Munduko Eguna: ibilbide gidatua Boluetik

Urtero bezala, otsailaren 2an Hezeguneen Mundu Eguna ospatuko dugu. Hezeguneak funtsezkoak dira gure planetaren osasun onerako. Ingurumen-funtzio ugari betetzen dituzte (iragazki natural gisa jarduten dute, ura garbituz eta kutsatzaileak kenduz, edateko ura edukitzeko behar ditugun akuiferoak elikatzen dituzte, uholdeetatik milioika pertsona babesten dituzte…) eta, gainera, biodibertsitate handiko ekosistemak dira: ezagutzen diren espezie guztien % 12 inguru ur gezako hezeguneetan bizi dira. Baina, duten balioa gorabehera, gizakiok 1900. urtetik planetako hezeguneen % 64 inguru desagertzea eragin dugu.
Euskal kostaldeko ur gezako hezegune bakarra Getxon dago. Zaindu beharreko ingurumen-altxorra da.
Larunbat honetan (otsailak 4), 11:00etatik 13:00etara, ibilbide gidatu bat egingo dugu ekosistema horiek duten papera, Bolueren historia eta bilakaera, eta bertako biodibertsitate aberatsa hobeto ezagutzeko. Gainera, gune honetan hobetzeko egiten ari diren lan batzuk azalduko dira.
Aldez aurretik izena eman behar da eta Ingurumen Aretotik baieztapena jaso behar da.
Gomendatutako gutxieneko adina: 8 urte.
Recommended Posts

MIKROKONTAKIZUNEN LEHIAKETA: AMA LURRAREN EGUNA
March 24, 2023

ESKOLAKO AGENDA 2030EKO ESKOLEN ARTEKO FOROA
March 23, 2023

IBAIEN ALDEKO NAZIOARTEKO EKINTZA EGUNA
March 14, 2023