INGURUMEN ARETOKO UDALEKUAK

INGURUMEN ARETOKO UDALEKUAK

Elkarteren batekoa zara, udalekukoa edo ludotekakoa, eta plan bila zabiltza ekainaren amaierarako edo uztailerako?
Plan ezin hobea proposatzen dizugu! Aisialdiko elkarte askok, ludotekek eta abarrek egiten duten bezala, zuk ere hilabete hauetan Aretoko programetako batean parte har dezakezu, doan. Modu dibertigarrian, Ingurumenarekin eta Iraunkortasunarekin lotutako gaiak landu ahal izango dituzue, udako hilabeteetan garatzen jarraituko ditugun 9 programa edo ibilbideetako batean parte hartuz.

Aretoko ekipoarekin harremanetan jar zaitezke info@ingurumenaretoagetxo.eus edo 68883596 helbideen bidez.

Zuen zain gaude!

Share