ORAINDIK EZ DUZU UZTAILEKO PROGRAMAZIOA EZAGUTZEN?

ORAINDIK EZ DUZU UZTAILEKO PROGRAMAZIOA EZAGUTZEN?

Urtero bezala, abuztuan Aretoak ateak itxiko ditu, irailean energia berrituekin itzultzeko. Baina oraindik jardueraz betetako hilabete bat geratzen da, eta den-denak doakoak dira.
Hilabete honetan, taldeei zuzendutako “Itsu-itsuan naturan” jarduera estreinatu dugu. Aire zabaleko jardueretan oinarritzen da, gure ingurune naturala zentzu guztien bidez ezagutzeko.

Gainera, 24an “Nire lehen urratsak naturan” jarduera errepikatuko dugu, ekainean inauguratu zena eta arrakasta handia izan duena.

Hori gutxi balitz, helduei zuzendutako ikastaro batean parte hartu ahal izango duzu, gure inguruko basa-landareak identifikatzen eta kozinatzen ikasteko, edo, bestela, pertsona guztiei zuzendutako jarduera autogidatuetan parte hartu ahal izango duzu, eta, horien bidez, udalerriko ingurumen-alderdiak ezagutu ahal izango dituzu. Gainera, bi txiki tailer antolatu ditugu, non (beti bezala) hondakin batzuk berrerabiliko ditugun jostailuak eraikitzeko, txikien artean kontsumo arduratsua sustatzeko helburuarekin.

Zuen zain gaude!

Share