Street Escape motako jarduera berria: «Geldiarazi inbaditzaileak!

Otsaila mota guztietako jarduerez beteta dator, publiko guztiarentzat: ibilbide gidatuak, helduentzako ikastaro-tailerra biodibertsitatea bultzatzeko gune berde kolaboratiboak sortzeko, sare sozialen bidezko lehiaketak, eskulan jasangarriei buruzko haurrentzako tailerrak… eta, gainera, estreinaldian gaude!
Hilaren 26an “Inbaditzaileak geldiarazi!” jarduera inauguratuko dugu. 8 urtetik gorakoentzako abentura jokoa da. Parte hartzaileek hainbat enigma eta buru-hausgarri konpondu beharko dituzte Arkaitzi laguntzeko. Izan ere, biologo oso despistatua da, eta espezie inbaditzaile bat eta autoktono bat nahastu ditu. Jarduera honen bidez, hobeto ezagutuko da espezie exotiko inbaditzaileek sortzen duten arazoa, eta gure inguruko espezie batzuk ezagutaraziko dira.
Ohiko Escape Room ez bezala, gainditu beharreko probak, pistak, objektuak eta enigmak ez daude gela bakar batean, espazio ireki batean baizik. Beraz, Ingurumen Aretoko hainbat espaziotan mugitu beharko duzu, 4 espezie exotiko inbaditzaileen izenak aurkitu arte, horrela biologoaren tranpan erori den animalia autoktonoa askatu ahal izateko. Ordubete baino lehen egin ahal izango duzue?
4 txanda egingo dira: 10:30, 11:00, 11:30, 12:00. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.
Recommended Posts

MIKROKONTAKIZUNEN LEHIAKETA: AMA LURRAREN EGUNA
March 24, 2023

ESKOLAKO AGENDA 2030EKO ESKOLEN ARTEKO FOROA
March 23, 2023

IBAIEN ALDEKO NAZIOARTEKO EKINTZA EGUNA
March 14, 2023