Udalak areagotu egin ditu Paella Lehiaketaren eragina gutxitzeko neurriak

Udalak areagotu egin ditu Paella Lehiaketaren eragina gutxitzeko neurriak

Udaleko arloek, 2018tik egiten ari diren bezala, areagotu egin dituzte Paellen Nazioarteko Lehiaketaren eragina murrizteko neurriak, Aixerrotako zelaietan. Ingurumena zaintzeari, hondakinak biltzeari, segurtasunari, ebakuazio-bideei eta hobekuntzei lotutako neurriak dira, udaleko arloen eta gazte-koadrilen artean ezartzen eta areagotzen joan direnak.

Hartutako neurrien artean hurrengoak daude:

• Pinudiaren eta txilardien gunerako sarbideak hesolen eta zinten bidez balizatzea, eta, horrez gain, eremu naturalekiko errespetua sustatzeko kartelak jartzea.

• Bideak irekitzea pinudiaren inguruan, garbiketa-kamioiak sar daitezen.

• Argi-puntuen kokatzea eremu ofizialaren perimetroan.

• Perimetro berean, ur-puntuak eta mahukak, hiru kokapenetan.

• Larrialdietako ibilgailuetarako eta udal-zerbitzuetarako segurtasun-sarbideak prestatzea.

• Itxas Argia-k proposatutakoaren gainetik, edukiontzien kopurua handitzea. Gainera, edukiontziak jarriko dira ekitaldian erabilitako perimetro osoan.

Gainera, Kultur  Etxeak, 2018an eta 2019an bezala, aurten ere bide-ingeniari batek eta gizarte-hezitzaile batek osatutako lan talde bat kontratatu du, esparru ofizialaren pareko festan parte hartzen duten koadrilekin bitartekaritza-lana egin dezaten. Lantalde honek kontuan hartu beharreko hainbat neurriri buruzko informazioa eta aholkuak ematen ditu, hala nola: 

  • Segurtasunaren garrantziaz jabetzea, bide nagusiak eta ebakuazio-bideak errespetatuz, eta pasatzea eragozten duten eraikuntzak egin gabe.
  • Ingurumenarekiko errespetuaren kontzientzia sortzea: hondakin gehiegi ez sortzea, esparruan dauden edukiontziak behar bezala erabiltzea, bertako fauna eta flora errespetatzea, etab.
  • Bitartekotza egin, muntatutako egiturak seguruak izan daitezen eta koadrilentzat eta bisitarientzat arriskutsuak izan ez daitezen.

Ekainaren 29an hasi zen kuadrillekiko bitartekaritza, gomendioak behar bezala egiten zirela bermatzeko, eta ekitaldiaren aurreko egunera arte iraungo du. 2018-19an lan bera egin zuen lantalde bera da, eta, beraz, kuadrilla gehienekin berriro jarri da harremanetan. Komunikazio hori errazteko, Getxoko Kultura Etxeak, Informatika Zerbitzuarekin batera, telefono mugikor bat eta posta elektroniko bat erabiltzeko aukera eman die.

Share