Loading Events

HELDUENTZAKO ARGAZKI LEHIAKETA: “GETXOKO BASA-LOREAK” (ASTE BERDEA)

Helduentzako (16 urtetik gorakoentzako) argazki lehiaketa, Getxoko Aste Berdea dela eta antolatua. Parte-hartzaile bakoitzak udalerrian lortutako basa-loreen 3 argazki bidali ahal izango ditu gehienez.

Argazkiekin batera, parte-hartzaileen datu pertsonalak bidali beharko dira (izena eta harremanetarako telefonoa), bai eta argazkia non lortu den eta espeziearen izena ere, jakinez gero.

Argazkiak ekainaren 1etik, goizeko 9:00etatik, ekainaren 30eko 17:30era, jasoko dira.
Saria produktu ekologikoen saski bat izango da, 30 €-tan baloratua. Saria esleitzeko orduan (uztaileko lehen astean), epaimahaiak teknika, konposizioa, erretratatutakoaren balioa, estiloa eta trebetasuna baloratuko ditu.

Oinarriak HEMEN kontsulta ditzakezu.

Data

Hasiera
June 1 @ 9:00 am
Amaiera
June 30 @ 5:30 pm

Kokapena

Getxo

Organizer

Aula de Getxo
Telefonoa
688 88 35 96
Email
info@ingurumenaretoagetxo.eus
Web-gunea
http://www.ingurumenaretoagetxo.eus
ERREGISTRATU

Partekatu gertaera hau