Eskulan tailer honetan 3 urtetik gorako haurrek kartoizko hodiak berrerabili ahal izango dituzte koloreztatzeko eta igel forma emateko. Gainera, tailerrean, hain mehatxatuta dauden animalia horiei buruz gehiago jakiteko aukera izango dugu.
Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.