3 urtetik aurrerako haurrentzako tailer honetan jogurt ontziak berrerabiliko ditugu perrexil hazitegi txikiak sortzeko. Jarduera xume eta dibertigarria da, eta loreontzia apaindu eta landare bat nola jaio eta hazten den ikasi ahal izango dute, naturaren zaintza txiki-txikitatik sustatuz.
Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.



