6 urtetik gorakoentzako tailer honetan kartoia berrerabiliko dugu asto txiki bat egiteko eta bertan oporren argazkiak jarri eta erakusteko. Jarduera sortzaile eta praktikoa da, eta gure euskarri propioa diseinatu eta apaindu ahal izango dugu, gure oroitzapen gogokoenei ukitu pertsonala emanez.
Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.



