6 urtetik gorako haurrei zuzendutako jarduera. Kartoizko tubitoak berrerabili ahal izango dituzte, besoetan jarri eta oroigarri gisa eraman ahal izango dituzten txoritxo dibertigarri eta koloretsuak sortzeko.
Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.



