Argazki- eta pintura-lehiaketa da, eta bi kategoria izango ditu. Lehenengoa marrazketa da, eta 5 eta 16 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Bigarren kategoria 16 urtetik gorakoentzat da, eta kasu honetan argazki-lehiaketa bat da. Argazkiek eta marrazkiek udaberriarekin zerikusia izan behar dute, baina gai orokor horren barruan hainbat gai landu daitezke. Bi kasuetan, irabazlearentzako saria produktu ekologikoen saski bat izango da. Hilaren 11ko goizeko 10:00etatik 24ko 14:00etara parte hartu ahal izango da. Irabazleen izenak apirilaren 28an jakinaraziko dira. Argazkiak eta marrazkiak info@ingurumenaretoagetxo.eus helbidera bidali behar dira, eta gure sare sozialen bidez konpartitu egingo ditugu #udaberrikokoloreak hashtag-aren bidez. Lehiaketaren oinarriak esteka honetan kontsulta ditzakezu: KLIK

- This event has passed.
