“Bolueko esploratzaileak” familia eta lagun taldeei zuzendutako ekintza da. Honen bitartez, herritarrek udalerriko ingurumenaren zaintza zuzenean parte hartzea bilatzen duena, mugikortasuna, zarata, ura, biodibertsitatea baita hondakinei buruzko ere diagnostikoa egingo da, Bolueko hezegunetik ibilbide autogidatua baten bidez. Diagnostikoa aurrera eraman ahal izateko beharrezkoa diren material guztiak Ingurumen Aretotik eskainiko dira: prismatikoak, identifikatzeko gidaliburuak, sonometroak, uraren analisia egiteko kit-a eta abar.
Hegazti Migratzaileen Mundu Mailako hurbil dagoela baliotuz, “Bolueko esploratzaileak” jarduera berezi bat antolatu da, eta egun horretan parte hartzaileek batez ere Bolueko hezeguneko hegazti mota ezberdinak ezagutu ahal izango dituzte gida baten laguntzaz.
Beharrezkoa da izena aldez aurretk ematea.