Ingurumen Aretoan egiten den jarduera bat da eta bertan, txikienek (6 urtetik aurrera) Ingurumen Aretoko ingurune naturala ezagutu dezakete zentzumenen eta behaketaren bidez. Beraz, Aretoa irekita dagoenean egin behar da.
Horretarako, Ingurumen Aretoko inguruan zenbait geldialdi egitea planteatzen da, eta hauetan ingurumenarekin lotutako hainbat gai landuko dira. Geldialdiak baratzean, hildako enbor batean, tximeleten oasian eta Arboretumean egiten dira, dinamika ezberdinak burutuz. Horretarako, inskripzioa egin ondoren bidaliko diren fitxak inprimatu behar dira.
Jarduera egiten den egunean ekarri behar diren fitxez gain, helduentzako informazioa duten beste fitxa batzuk ere ematen dira, kasu honetan inprimatu behar ez direnak (nahikoa da gailu mugikor batean deskargatuta ekartzea).
Fitxez gain, beharrezkoa da arkatza edo boligrafoa, koloretako pinturak, zinta itsasgarri eta klariona ekartzea.