3 urtetik gorako umeei zuzendutako tailerra da. Bitartean, kartoia berrerabili ahal izango dute keinu trukagarriak dituen panpina bat egiteko, eta horren bidez emozioak adierazten ikasi ahal izango dute.
Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.