3 urtetik gorako haurrei zuzendutako jarduera. Bertan, naturari buruzko marrazkiak dituzten proiektore batzuk egin ahal izango dituzte, kartoizko hodiak berrerabiliz, eta linterna baten laguntzaz horman proiektatu ahal izango dituzte.
Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.