Eskulan tailer honetan 3 urtetik gorako haurrek jostailuzko itsasontzi bat egin ahal izango dute arrautza-ontziak eta beste elementu batzuk erabiliz, eta txiki bakoitzak etxera eraman ahal izango du. Jarduera honen helburua kontsumo arduratsua sustatzea da, hondakinak berrerabiliz inpaktu txikiko jostailuak eginez.
Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.