Eskulan tailer honetan, 6 urtetik gorako haurrek kartoizko hodiak, plastikozko tapoiak eta beste elementu batzuk berrerabili ahal izango dituzte jostailuzko hegazkin zoragarri bihurtzeko, eta nahi duten bezala apaindu ahal izango dituzte.
Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.