Eskulan tailer honetan, haurrek kartoizko hodiak berrerabili ahal izango dituzte jostailuzko prismatiko dibertigarriak egiteko. Jarduera honen helburua haurren artean kontsumo arduratsua sustatzea eta inguratzen gaituen naturarekiko jakin-mina eta atxikimendua sustatzea da. 6 urtetik gorakoentzat.
Bi txanda egingo dira: 10:30etik 11:45era eta 12:15etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.