3 urtetik gorako umeei zuzendutako tailer honetan, ortzadar polit bat egiteko kartoia bezalako materialak berrerabili ahal izango dituzte, eta ondoren koloreztatuko dute. Horri kotoia gehitu ahal izango diote, hodeien efektua simulatzeko.
Bi txanda egingo dira: 10:30-11:45 eta 12:15-13:30. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.