Ginkana 2.0. autogidatuarekin familiek eta lagun taldeek (8 urtetik aurrerantz) hezegunea ezagutzeko aukera aparta izango dute hainbat joko eta ekintzaren bidez. Parte hartzaileak proposatutako puntuetan gelditu beharko dute eta horietako bakoitzean froga bat burutu.
Jarduerak 2 ordu irauten du (10:30 eta 14:00 bitartean burutuko daiteke). Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.