Helduei (16 urtetik gorakoei) zuzendutako jarduera honek bi zati izango ditu. Lehenik eta behin, aurkezpen bat egingo da, etxeko olioak isurtzeak ingurumenean duen benetako eragina ezagutzeko. Bigarren zatia praktikoa izango da, xaboiak etxeko olio erabilia birziklatuz eginez.
Ordutegia: 10:30etatik 13:00etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.