Egunen batean basoan galduko bazina, bizirauteko zure gida eta naturan aurki dezakezuna soilik erabiliz bizirauteko gai izango zinateke?
“Naturan bizirautea” jarduera berri bat da, eta bertan parte hartzen duten taldeek 4 proba gainditu beharko dituzte ordubete baino gutxiagoan: orientatzen ikasi, aterpea eraiki, janaria bilatu, zauriak elementu naturalekin sendatzen ikasi eta sua egiten ikasi. Hori guztia Aretoan sortu ditugun materialak eta gidak erabiliz.
5 txanda egingo dira: 10:30 (2 txanda), 11:15, 12:00 eta 12:30. Gomendatutako gutxieneko adina: 10 urte. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.