Bolue harana zeharkatuz, Martiarturako Erdi Aroko bide zaharrak Berangoko eta Getxoko Larrañazubi auzoak eta Erandioko Martiartu familiaren dorretxea lotzen zituen. Bide horren zati bati jarraituz, eta Bolue errekan zehar doan ibai-bide batetik abiatuz, ibilbide gidatu bat egingo da hezegunetik Martiartuko dorretxeraino. Ibilbide horren bidez, Bolue haranaren alderdi naturalak eta historikoak ezagutaraziko dira, Getxoko udalerriko txokorik naturalenetako batzuk bertan baitaude.
Gomendatutako gutxieneko adina: 8 urte.
Ordutegia: 10:30 – 13:30 (joan-etorria). Gomendatutako gutxieneko adina: 8 urte.
Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.