Orienting motako jarduera autogidatu berri bat da, eta helburu nagusia mapa bat interpretatzen eta
iparrorratz bat maneiatzen ikastea da, horretarako ibilbide bat koordenatu batzuen bidez eginez.
Jarduera Ingurumen Aretoan hasiko da, eta hemen beharrezko material guztiak emango dira
(jarraibideak eta iparrorratza). Taldeak puntu bakoitzera iristen direnean, koordenatuak bidaliko dira
hurrengo puntua bilatzeko, baita koordenatu bakoitzari buruzko informazio gehiago ere.
Honetan, Bizikletaren Mundu Eguna dela eta, bizikletaz datozenek hamaiketakoa doan izango dute.
Jarduerak 1,5 ordu inguruko iraupena du, eta bi modalitate daude: bakuna (8 urtetik gorako txikiek
parte har dezakete) eta zailtasun handiagoa duena (12 urtetik gorako txikiek parte har dezakete).
Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.

- This event has passed.
