Adin guztietako publikoari zuzendutako jarduera autogidatu honen bidez (Aretoko landare usaintsuen,
sukaldaritzako landareen eta sendabelarren lorategi berriaren inguruan egiten dena), parte-hartzaileek
gure inguruko landare mota honetako espezie ohikoenetako batzuk ezagutu ahal izango dituzte. Aire
zabaleko zenbait jarduera eta jolas proposatzen dira, landare horien ezaugarriak eta erabilerak
ezagutzeko.
Txikienen kasuan (3 urtetik gorantz), espezie ezberdinak zentzumenen bidez deskribatu behar diren jolas batez gain, bi eskulan sinple egin ahal izango dira: poltsa usaintsua eta hazitegi xume bat, etxera eraman ahal izango dituztenak.
Helduek fitxa digitalak izango dituzte espezie bakoitzari buruzko informazioarekin, bai eta kasu
praktikoen sorta bat ere, non parte-hartzaileek proposatutako egoera bakoitzean landare egokia
aukeratu beharko duten.
Bi txanda egingo dira: 10:30etik 12:00etara eta 12:00etatik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik
izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

- This event has passed.
