6 urtetik gorako haurrei zuzendutako jarduera da. Hegazti Migratzaileen Munduko Eguna aprobetxatuz, parte-hartzaileek hegaztiekin lotutako hainbat jarduera egin ahal izango dituzte. Animalia horiei buruz gehiago jakiteko bideo bat proiektatuko da eta, besteak beste, haurrek hegazti-habia bat eraiki beharko dute elementu naturalekin. Eraikitzen diren habiak sare sozialen bidez antolatutako lehiaketan aurkeztu ahal izango dira (#getxohegaztiak), eta irabazleari produktu ekologikoen saski bat emango zaio. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik-11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Aldez aurretik izena eman behar da, eta Aretoko baieztapena jaso.

- This event has passed.
