Martxoaren 21ean Basoen Nazioarteko Eguna ospatzen dela aprobetxatuz, 4 eta 14 urte bitarteko
umeei zuzendutako jardunaldi artistiko bat proposatzen da. Jardunaldi horretan, modu askean, eskulan
bat egin ahal izango dute, Areto inguruan aurki ditzaketen elementu naturalak aprobetxatuz (hostoak,
makilak, harriak, pinaburuak, etab.). Eskulanak osatzen laguntzeko, Ingurumen Aretoak hainbat
elementu apaingarri emango ditu. Bi txanda egingo dira: 10: 30etik 11: 45era eta 12: 15etik 13: 30era.
Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.

- This event has passed.
