3 eta 14 urte bitarteko umeei zuzendutako jardunaldi artistiko bat proposatzen da. Jardunaldi horretan, modu askean, eskulan bat egin ahal izango dute, Areto inguruan aurki ditzaketen elementu naturalak aprobetxatuz (hostoak, makilak, harriak, pinaburuak, etab.). Eskulanak osatzen laguntzeko, Ingurumen Aretoak hainbat elementu apaingarri emango ditu. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik 11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.

- This event has passed.
