Uraren Munduko Eguna ospatzeko eta horren garrantzia azpimarratzeko, 5 urtetik gorako umeei zuzendutako jarduera hau proposatzen da. Jardueran zehar 3 esperimentu ezberdin garatuko dira: “ura mugitu egiten da”, “araztegia” eta “ikusten ez den zikinkeria”. Horien bidez uraren garrantzia, bera kontserbatzeko eta aurrezteko beharra eta uraren ezaugarri fisiko eta kimiko batzuekin lotutako beste alderdi batzuk lantzen dira.
2 txanda egingo dira: 10:30-11:45 eta 12:15-13:30. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.