DORTOKA EXOTIKO INBADITZAILE BAT TOPATZEN BADUZU EKARRI AHAL DIGUZU

Bolueko hezegunetik horrelako dortoka exotiko inbaditzaile bat topatzen baduzu Getxoko Ingurumen Aretora ekarri ahal diguzu. Gaur, uztailaren 9an, ale hau ekarri digute, animali basatien Bizkaiko birgaikuntza zentrora eramango duguna.
Ale hau Floridakoa da. Etxe askotan dagoen dortoka da, kanpotik ekarria (amerikatik). Oso azkar hazten da eta jendeak etxean ez dituenean nahi naturan askatzen ditu, bertako dortokak desplazatuz.
Arazoa are larriagoa da: ekarritako dortoken % 86 emeak dira eta 25-35 urte bizi dira.
Recommended Posts

Trinitarias ikastetxea aintzatetsi duteIII. GJH Sarietan
June 23, 2025

TIGRE ELTXOA NAFARROAKO IPARRALDEAN EZARRI DA
June 12, 2025