#HARRIAK EKIMENA
Ezagutzen duzu #harriak jokoa? Sormenezko jolas bat da, harriak margotzeko eta zure herri edo hiritik uztea beste batek deskubritu dezan.
Ingurumen Aretoan #harriakgetxo jolasarekin bat egin nahi dugu. Hori dela eta Aretotik harri hau ezkutatu egin dugu. Aurkitzeko gai izango zara?
INAUTERIETAKO TXIKI TAILERRAK
Asteburu honetan, txiki tailerrean parte hartu duten haurrek beren maskarak egin ahal izan dituzte, kartoia eta arrautzak berrerabiliz. Primeran pasatzeaz gain, txikitatik kontsumo arduratsua egiteko beharraz hausnartu dugu, kontsumo arduratsua ingurumena zaintzeko bitarteko gisa defendatuz.
Dakizunez. txiki tailer horiek, Ingurumen Aretoan...
Sigue leyendoHEZEGUNEEN MUNDU EGUNA
Gaur Hezeguneen Mundu Eguna ospatzen da. Azken mendeetan gizakiak okerren zaindu duen ekosistemetako bat da.
Bolueko hezegunea, balio ekologiko handia duela eta, EAEko Hezeguneen Lurralde Plan Sektorialean sartuta dago, II. taldean.
Gure Baliabide Zentroan, aldez aurretik izena emanda asteko edozein egunetan bisita daitekeena, gaiari buruzko...