ABUZTUAN ARETOA OPORRENGATIK ITXITA EGONGO DA
Urtero bezala, abuztuan Aretoa oporrengatik itxita egongo da.
Baina larunbatera arte (hilak 31) erakusketak ikusteko, baliabideen zentroa, sendabelarren lorategia eta tximeleten oasia bisitatzeko edo programatutako jardueretako batean parte hartzeko aukera izango duzu (aldez aurretik izena emanda).
Irailetik aurrera berriro ikusiko dugu...
Sigue leyendoUdalak areagotu egin ditu Paella Lehiaketaren eragina gutxitzeko neurriak
Udaleko arloek, 2018tik egiten ari diren bezala, areagotu egin dituzte Paellen Nazioarteko Lehiaketaren eragina murrizteko neurriak, Aixerrotako zelaietan. Ingurumena zaintzeari, hondakinak biltzeari, segurtasunari, ebakuazio-bideei eta hobekuntzei lotutako neurriak dira, udaleko arloen eta gazte-koadrilen artean ezartzen eta areagotzen joan direnak.
Hartutako neurrien...
Sigue leyendoGURE INFORMAZIO-BULETINAREN EDIZIO BERRIA!
Urtean bitan, Ingurumen Aretoan izan dugun jardueraren errepasoa egitea gustatzen zaigu. Hori guztia informazio-buletin txiki batean laburbiltzen dugu. Buletin hori posta elektronikoz bidaltzen diegu gure Aretoko lagun gisa harpidetu diren pertsonei. Hauei ere, hilero bidaltzen dizkiegu gure ekintzak eta albiste ezberdinak.
Urtero bezala, abuztuan Aretoak ateak itxiko ditu, irailean energia berrituekin itzultzeko. Baina oraindik jardueraz betetako hilabete bat geratzen da, eta den-denak doakoak dira.
Hilabete honetan, taldeei zuzendutako "Itsu-itsuan naturan" jarduera estreinatu dugu. Aire zabaleko jardueretan oinarritzen da, gure ingurune naturala zentzu guztien bidez ezagutzeko.