BESTE MUNDU BAT POSIBLE DELAKO… INGURUMEN HEZKUNTZAREN MUNDUKO EGUNA (URTARRILAK 26)

Gaur, urtarrilak 26, Ingurumen Hezkuntzaren Munduko Eguna ospatzen da. 1975ean sortu zen, Belgraden Ingurumen Hezkuntzaren Nazioarteko Mintegia egin zen urtean. Ekitaldi horretan ingurumen-hezkuntzaren printzipioak ezarri ziren Nazio Batuen programen esparruan.
Aukera hau baliatu nahi dugu inplikatutako pertsona eta eragile guztiei egindako lana eskertzeko, eta gure Baliabide Zentroan bisita daitezkeen gaiarekin lotutako lanen bat ezagutarazteko, hala nola “Ingurumen-hezkuntzari buruzko gogoeta” edo “Iraunkortasunean hezteko ekintza-programa”.
Beste mundu bat posible da!
Recommended Posts

Udalak habia-kutxa monitorizatu bat jarri du Mesedeetako elizako dorrean, belatz handi bikote baten jarraipena egiteko
April 15, 2026

Baditugu martxoko lehiaketako irabazleen izenak!
April 13, 2026

Gaur amaituko da “Udaberriaren koloreak” martxoko lehiaketa
March 31, 2026

