Cargando Eventos
  • Este evento ha pasado.

LANDAREEN INDARRA (SUKALDARITZAKO LANDARE, AROMATIKO ETA SENDABELAR BATZUK EZAGUTZEKO EKINTZA AUTOGIDATUA)

Adin guztietako publikoari zuzendutako jarduera autogidatu honen bidez (Aretoko landare usaintsuen, sukaldaritzako landareen eta sendabelarren lorategi berriaren inguruan egiten dena), parte-hartzaileek gure inguruko landare mota honetako espezie ohikoenetako batzuk ezagutu ahal izango dituzte. Aire zabaleko zenbait jarduera eta jolas proposatzen dira, landare horien ezaugarriak eta erabilerak ezagutzeko.

Txikienen kasuan (3 urtetik gorantz), espezie ezberdinak zentzumenen bidez deskribatu behar diren jolas batez gain, bi eskulan sinple egin ahal izango dira: poltsa usaintsua eta hazitegi xume bat, etxera eraman ahal izango dituztenak.

Helduek fitxa digitalak izango dituzte espezie bakoitzari buruzko informazioarekin, bai eta kasu praktikoen sorta bat ere, non parte-hartzaileek proposatutako egoera bakoitzean landare egokia aukeratu beharko duten.

Bi txanda egingo dira: 10:30etik 12:00etara eta 12:00etatik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.

 

Fecha

junio 26

Horario

10:30 am - 1:30 pm

Localización

Aula Ambiental de Getxo
Barrio Larrañazubi, 12. B
Getxo, Bizkaia 48992 España

Teléfono

688 88 35 96

Organizador

Aula de Getxo
Teléfono
688 88 35 96
Email
info@ingurumenaretoagetxo.eus
Web
http://www.ingurumenaretoagetxo.eus
REGISTRARSE

Comparte este evento