ALDI BATERAKO ARGAZKI ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA: “INGURUKO ONDDO ETA PERRETXIKOAK” (BASOZALEAK ELKARTEA)

ALDI BATERAKO ARGAZKI ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA: “INGURUKO ONDDO ETA PERRETXIKOAK” (BASOZALEAK ELKARTEA)

Argazki erakusketa mikologiko honetan, Getxoko Basozaleak elkartearen eskutik, gure inguruko onddo eta perretxikoen hainbat argazki daude ikusgai. Satan onddoa, urbeltza, lanperna etab. izango dira erakusten diren argazkietako protagonistak. Irailaren 30era arte Getxoko Ingurumen Aretoan.

Basozaleak getxoko mikologia eta botanika elkartea da. Elkarteko partaideek urtean zehar onddo eta landareen mundua ezagutzera emateko hainbat jardunaldi antolatzen dituzte. Horretaz gain, Getxoko Ingurumen Aretoarekin elkarlanean ere ekintzak egiten dituzte, esate baterako, maiatzan familientzako antolatuko den ibilbide botanikoa; bertaratzen direnek, ikusitako landareekin sailkapena egingo dute.

Gainera, eta erakusketarekin bat, helduentzako perretxikoak landatzeko tailerra antolatuko da ere.

Share